2022(e)ko apirilaren 29(a), ostirala

BEHATOKIKO BATZARRA

 Maiatzaren 4ean 15:00tan gela anitzean, behatokiko batzarra egingo da,eskolako martxa nola doan komentatzeko eta hobetzeko behar dena adosteko.,

TURUTAK

Turutururu turutekin zer festa zaratatsu egingo dugun maiatzak 6an! turutak burua bomboak bezala utziko digu baina herria animatu ere.
 Turuta oso politak gelditzen ari dira, zenbat kolore eta zarata...
Hemen dituzue prozesuan dauden turuta batzuk; amaitutakoan jarriko ditugu argazki berriak!




PANTALLEN ERABILERA HAURRENGAN

 Denok dakigun bezala haurren erabilera pantailletan askotan desegokia  dela.Erabilera hori bideratzeko tailer batzuk antolatu dira MAIATZAREN 18an

ANIMA ZAITEZTE!!!                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                 


 

HEZKIDETZA (IÑIGO ETA MIREN)

Hezkidetzarekin lotuta tailer batzuk egiten dira eskola mailan. Ikasle, irakasle zein gurasoentzat antolatutakoak dira.
Irakasleak martxan daude, ikasleen aldetik LH5tekoek apirilak 27 eta 28an izan zuten eta LH6 koek.datorren astean maiatzak 5-6 an izango dute. Gurasoen aldetik oso gutxi apuntatzen dira eta arazoak izaten dira tailerrak antolatzeko baina ala ere maiatzaren 25-26an izango da. 
ANIMATU ZAITEZTE!!!

BERRITXUKO JAIXEK

 Jakingo duzuenez jaiak gainean ditugu maiatzarekin batera. Seguraski izango duzue programa baina badaezpada hemen doakizue.

Animatu denok Kaxero turutekin esnatzen!!!!



HHKOAK GALTZAGORRIKO ALTXORRAREKIN



HH3 HH4 eta HH5eko ikasleak galtzagorriko altxorra aprobetxatuz irakurketan jarraitu dute. Egunero ipuin bat hartzen dute gelan irakurtzeko. HH4 5ekoa martitzen arratsaldetan joaten dira altxorra dagoen gelara irakurtzera eta eguazten arratsaldetan HH3koak joaten dira. irakurtzera. Oso gustura dabiltza ipuin berriak irakurtzen.
                              
                               
                                        

LH6 koen POBREZIAREN AURKEZPENA

LH6 koek, HH 3-4-5 eta LH osoari pobreziaren aurkezpen bat egin zioten. Azaldutakoa zer den pobrezia, bere  eraginak, non dagoen, aurre egiten laguntzen duten erakundeak...
Oso ondo egin dute, beste ikasle denak oso pozik egon dira!!!
Hemen dituzue argazki batzuk


                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                      

MARGOLARI TXIKIAK

 HH2 berriro margotzen, ez dira aspertzen, horiz egindako mural handi eta poli-polita bat margoztu dute. Zelanik zikindu diren... :


LH1-2-3KOEN IRTEERA

 LH1-2-3koak Arratera joan dira, Arrate irratian hitzegitera.

2 urtean behin egiten da ireera hau, 9:00 irten dira eta 16:00tan Berritxun egongo dira. Aparte irratian hitzegin, jolasten ere oso ondo pasatuko dute.

Datorren astean ikusiko duzue zelako ondo pasatu duten.

ORDUAN BADAKIZUE ADI EGON IRRATIA ENTZUTEN👂

2022(e)ko apirilaren 8(a), ostirala

LH3ren DINOSAURIOREN PROIEKTUA

 Lh3-koek dinosaurioei buruz proiektu bat egin dute. Dinosaurioaren buruz informazioa ikasten ari dira, bakoitzak  beren informazioa aurkitu du. Lh1-2 eta hh5-4 eta 3 aurkezpena eta ipuin bat irrakurri dute beraiek asmatutakoa. Pasilloan dinosaurioaren  hoinetako markak jarri dute pistak moduan non dagoen jakitzekoneta eta gabonetako zuhaitzak eta berrerabili dute arbustoak egiteko. 




/>



          



     

LH4 KOEN AURKEZPENAK

 Pasa den astean, apirilaren 1ean, LH4koek LH3ko ikasleei aurkezpen bat egin zioten lau esploratzaile hauei buruz: Batetik, Chihuahua taldeak, Roald Amudseni bUruz egin zuten. Hego Polora iritsi zen lehen gizakia izan zelako. 

Bestetik, Amarun taldeak, Buzz Aldrin, Phil Collins eta Neil Armstrong astronautei buruz egin zuten. Ilargira iritsi ziren lehen gizakiak izan zirelako. LH4-koak gustura irten ziren LH3 -koak gustura egon zirela sentitu zutelako. 

Oso ikusle onak izan ziren


OPORRAK!

GAUR ASTE SANTUETAKO OPORRAK HARTUKO DITUGU.

ONDO IBILI!!

APIRILAREN 25ean AZKEN TXANPARAKO PREST ETORRIKO GARA!!




LH5ekoak MUSIKA SAIOAN

LH 5ekoek Korrikako abestiaren atalak aztertu eta taldeka erritmoak sortu dituzte. Sortutako erritmoak gorputz perkusioz eta instrumentuez lagunduta daude. Bideo honetan zati batzuk agertzen dira.







EASTER CARDS



LH5-6 ko ikasleak EASTER CARDS egin dituzte plastikan oso politak daude. 
Hemen uzten dizkizuegu argazki batzuk, oso politak geratzen ari dira.


HH2KOAK PETOAK MARGOTZEN

 Aurten ere korrikarekin batera HH2 gelakoak Korrika txikirako petoak margotzen aritu dira. Oso gustura ibili dira eta petoak oso politak gelditu dira. Izan ere atzo, korrika txikin, beraien peto berriekin egin zuten korrika.

Hemen duzue beraien argazki batzuk:

















KORRIKA TXIKI

Aurten korrikarekin batera, guraso elkarteak korrika txiki antolatu du Berritxun euskararen alde. 17:00 hasi da eta jende asko joan da. Ibilbidea amaitu eta gero txokolatada egon da. 
Oso ondo pasatu du jende guztiak.
HEMEN ARGAZKI BATZUK:



GALTZAGORRIREN ALTXORRA

Galtzagorri heldu zen duela gutxi eta a zer txoko egin digun denori, orain bai irakurriko dugu gogo guztiekin, almohadak, mahaiak, alfombra eta liburuak, hau edukita zelanik ez gara joango? Oporrak eta gero trankil, hor egongo da txokoa denbora batez:








LH1-2 MUSIKA ESKOLAKO ZUZENDARIAREKIN

 

Aurten San Gregorio jaiak ospatuko ditugu eta Eli, musika eskolako zuzendaria, bisitan etorri zaigu Kaxero gaupasero gurekin abestera eta kalejira entsaiatzera

HEMEN DUZUE BIDEOA:


LH4 GIDA TURISTIKOA

LH4ko ikasleak Berritxuko gida turistikoa egin dute, bertan datu orokorrak, zer ikusi, ibilbideak, historia eta jaiak daude.

 Azaro fundazioa proiktu barnean egin duten lan bat da.


HH3 IRAKURKETA TXOKOAN

 Galtzagorri elkartekoek liburu eta ipuinez beteriko altxorra ekarri ziguten pasadan ostiralean. Gure eskolan egongo da maiatzaren azkenerarte.  HH 3koak asteazkenetan joango dira altxorra dagoen gelara, bertan ipuinak irakurtzeko. Hasi dira  joaten eta oso gustura egon dira.

HEMEN ARGAZKIA:



2022(e)ko apirilaren 1(a), ostirala

EUSKAL DANTZAK LH5




EUSKAL DANTZAK


Martxoaren 7an eta 14an LH5ko neskek Euskal dantzak irakatsi zizkieten beraien gelakideei. Jolas batzuk egin zituzten beroketa bezala eta, gero hiru dantzekin hasi ziren (sanpetrike, txulalai eta esku dantza). 

Hemen dituzue argazki batzuk: 







 


Zesta punta LH5

                                                                

ZESTA-PUNTA



LH5eko ikasle batzuek zestas irakatsi diete haien gelakideei.

Ikasleak irakasle izan dira egun batez.

Denak oso pozik ibili dira eta asko ikasi dute.




LH6 PENTSATEKA

LH6ko ikasleak pentsateka saioetan robotak egiten hasi dira LEGO WE DO programarekin. Eta baita Olentzerok oparitutako jolasarekin zirkuitu elektrikoak egiten ere ibili dira.

OSO GUSTURA DABILTZA!!!

Egindako lanak ikusteko klikatu linketan:

LEGO WE DO 1       LEGO WE DO 2         ELECTROCEFA

! OPORRAK !

 Hainbeste lan egin ondoren denok gaude opor gogoekin eta laster (apirilak 8an ) gure deskantsua hartuko dugu 16:00 etan !2 ASTE! izango dugu jolasteko, apirilak 25terarte!

!Gozatu!

APIRILAK 8 an  arratsaldeko 16:00tan bi asteko OPORRAAAKKKKK!!!!!!!!!


KORRIKAKO MAPA

 TIPI-TAPA-TIPI-TAPA....? Euskaldunok maitu gure euskera horregatik Korrika da Euskal Herriko mugimendu handienetarikoa eta gende askok  ospatzen du .

Mapa baten kokatuta ikusi ahal da  zer ibilbide egingo den, Berriatuko eskolan ere bai mapa bat egin dugu zer egingo den, non doazen ... jakiteko.Egunero eskolako gela batek kokatuko du eguneko ibilbidea.

  Martxoak 31an hasi zen eta apirilak 10an amaituko da, joango zarete?

ANIMATU EUSKALDUN GUZTION EGINKIZUNA DA ETA!!

Korrika hasi denez , eskolan ere hasi gara mapan ibilbidea markatzen.

       








ipuin kontalaria

Eguaztenean eskola guztiko ikasleak ipuin kontlari batengana joan ziren. Bi txanda egin zituzten, batetik HH2-3-4-5 eta Lh1-2 eta bestetik L...