2022(e)ko abenduaren 19(a), astelehena

ELIKAGAIAK BILTZEN

Aurtengo urtean ere, DANON ARTIN! elkartearteari Berritxuko eskolakoak laguntza eman diegu . Jasotako janariaren bila, Gurutze Gorrikoak etorri ziren.







OINHERRI ELKARTEA

Ostiralean, Oinherri elkartekoak eskolara etorri ziren azalpenak ematera.

Urtean zehar ekintza desberdinen proposameak jasotzeko,  2008- 2011 bitartean jaiotako umeak Urtarrilaren 5ean goizeko 12:00etan  frontoian elkartzeko aukera izango dugu.

Ez falta hitzordura eta ekarri itzazuez proposamenak.




KLOROFILA ESPERIMENTUA

 LH 5ekoek, klorofilaren esperimentua  egin dute dilistekin.

Lehenengo, hosto berdeak hartu dituzte, adibidez, ziazerba, txikoria... zati txikitan ebaki, alkohol pixkat bota eta almaizan jo, txiki-txiki egin arte.

Bigarrenik, hostoak txikitutakoan, kristalezko potean sartu dituzte, alkohol gehiago bota, taparekin itxi eta hurrengo egunera arte utzi dute.

Hirugarrenik, gauza bera egin dute hosto horixka eta ilunekin.

Ondoren, hurrengo egunean, edalontzi bi hartu eta kontserba-poteetan lortutako likidoak jarri dituzte. 

Azkenik, paperezko iragazkiaren bitartez, edalontzian sartu dute.

MATERIALAK

          ► hosto berdeak

           ► horitzen eta iluntzen hasitako hostoak

           ► almaiza (morteroa)

           ► alkohola

           ► 2 kristalezko kontserba-pote

           ► eransteko zeloa

           ► paperezko iragazkia

 ► 2 edalontzi






GOMINOLEN PROIEKTUA

 LH2koek,  gozokien proiektuari bukaera emateko, gominolak eta karameloak egin zituzten.  

Norbaitek egin nahi izanez gero, hemen dituzue osagaiak:


Karameloak egiteko osagaiak:

Azukrea

Limoi ura

Ura


Gominolak egiteko osagaiak:

Limoizko gelatina

Azukrea

Limoi ura

Ura



BARATZAREKIN MARTXAN JARRAITZEN DUGU

 





2022(e)ko abenduaren 9(a), ostirala

PLANETAREN KUTSADURA

LH3-4koek  Lurra planeta marraztu dute, erdia kutsatu gabe eta beste erdia kutsatuta. Horrek esan nahi du,  planeta kutsatuta badago grisez (kea) agertzen da eta gorriz berriz, lehortea.

 Berdez agertzen bada, planetan bizia dagoela adierazten da (landareak) eta urdina uraren kolorea da. 

Zaindu planeta!!!





DURANGOKO LIBURU ETA DISKA AZOKA

Abenduaren 7an, LH5-6eko ikasleak  Durangoko liburu eta diska azokara joan ginen egun pasa. Goizean, liburuak eta diskak erosten eta ikusten egon ginen

 Eguerdian bazkaldu eta segituan musikarien sinadurak bildu eta argazkiak atera genituen, pila bat lortu genituen, adibidez: ETS, Zetak, Izaro, Gatibu, Zea mays...

Gauza interesgarria asko ikusi genituen!!!






 

HH 4-5EKOaK OLENTZERORI ABESTEN

 HH4-5ekoek goizero Olentzerori gabonetako abestiak abesten dizkiote. 

Oso ondo pasatzen dute!!!












OLENTZERO IPINTZEN

 LH3-4koak olentzero ipini dute gabonak laster datozelako, begira nola apaindu duten eskolako sarrera.


BEHATOKIA

 Behatokia martxan hasi da!

 Hurrengo bilera otsailaren 3an 15:00etan izango da.


Kideak hauek izango dira:

Hezkidetzako arduraduna: Ana

Aholkularia edo pt: Ainara

Zuzendaria: Ana

Jantokiko begiralea: Amaia

Garraioko begiralea: Amaia

Bi guraso: Eider eta Goizalde

Bi ikasle: Lh5koa Urko eta Lh6koa Oihane


GREBA DEIALDIA

 Abenduaren 14a asteazkena, greba deialdia  dago deitua.

HH4-5ekoak ORTUAN

 

HH4-5ekoei ortuara joatea tokatu zitzaien. Euria asko egiten zuenez, ezin izan ziren joan beraiei tokatzen zitzaien egunean eta azkenean hurrengoko astean joan behar izan zuten. 

HH2-3koek ezin zutenez ezer landatu, ikustera eta euren iritzia ematera joan ziren eta baba alearen barruan landarea hasita zegoela, letxuga eta porruak gitxi hasita zeudela  konturatu ziren.

GOXOKIEN PROIEKTUA

Lh2ko ikasleak gozokien proiektua egiten ari dira eta karameloak eta gominolak egingo dituzte. ZE GOZOAK! 

AZAROAK 25





Azaroak 25a ospatzeko, eskolan ekintza desberdinak egin genituen. Hona hemen guztion artean egindako pankarta, PUTZ INDARKERIARI!









2022-23 ESKOLA EGUTEGIA

 Abenduan dugun egutegia oso garrantzitsua da. Hemen duzue abenduko egutegia eta urte osokoa. 

Ez ahaztu abenduaren 22an amaitzen dugula eskola.





KATUEN PROIEKTUA

 Lh1koek katuen proiektua amaitu dute. Hemen duzue beraiek egindako lana.



2022(e)ko azaroaren 18(a), ostirala

ZABORRA ARRAINAK JATEN

 LH 1koek, egun berdearekin lotuta, plastikoak gure itsasoetan daukaten eraginagatik egin dute artelan polit hau.




ORTUA MARTXAN DABIL

 Aurreko astean, LH1ko ikasleak baratzera joan ziren hazi batzuk landatzera.




.

ARTELANAK HOSTOEKIN

 LH2koek, egun berdean,  hostoak batu zituzten. Hosto hauekin, artelan ikusgarriak egin zituzten.







 

ARTELANAK TENPERAREKIN


HH 4 -5koek ikergunean, lehenengo aldiz margotu dute, adibidez: txakurra, txabola, ardia...
Oso ondo pasatu dute.
 Amaitu eta gero, marrazkiak paretean  ipini dituzte lehortzen, ostiralen etxera eramateko.



GOZOKIEN PROIEKTUA

 Nola egiten diren gozokiak ikasten ari dira LH 2ko ikasleak.




HITZEZ EKITEKO GARAIA

 Azaroaren 8tik abenduaren 2ra EUSKARALDIA




2022(e)ko azaroaren 11(a), ostirala

ARTS AND CRAFTS TXOKOA

 

Hasi gara Arts & Crafts txokoa betetzen, hemen dituzue egindako gauza berrienak.








BALEEN PROIEKTUA

 Baleen proiektua bukatu ondoren, LH 2ko ikasleek hormairudi bat egin dute. Bertan, informazioa itsatsi eta sailkatzeko galdera batzuk idatzi dituzte:

Nola jaiotzen dira?

Zer jaten duten?

Non bizi dira?

Zer dira?

Nolakoak dira?





MAKING BREAD




Lh3-4koek, ingeleseko unitateko gaia ogia eta bere osagaiak izan dituzte eta amaiera emateko ogia egiak egin dituzte. 

Talde osoa bi azpitaldetan banatu eta ogi orea egin dute. 

Bakoitzak bere ogi zatiari nahi izan dion forma eman dio eta azkenik labera sartu dute.

Oso ogi gosoak egin ditzte!!!!!



UNIBERTSOAREN AURKEZPENAK

 LH5ekoak unibertsoa landu ondoren aurkezpen bat egin dute. Aurkezpenarekin, errotazioa eta translazioari buruzko azalpena eman dute eta honekin batera urtaroak,  eguna eta gauari buruzko maketa bat egin dute.





LINGUISTIC REPERTOIRE

 LH5ekoak,  hizkuntzak gure bizitzan nolako garrantzia duten jakiteko  igeleseko aurkezpen desberdinak egin dituzte.


ESKOLAN HIZKUNTZA GUZTIEK DAUKATE TOKIA

Gure eskolan, euskaraz hitz egiten dugu baina baditugu beste hizkuntza batzuk ere. Oraingoan, portuguesez idatzitako ipuina ekarri digute gelara. Ea zerbaitz ulertzeko gai garen!!!!!!






2022(e)ko azaroaren 4(a), ostirala

KALABAZAK HUSTEN

 Kaixo,

 Urriaren 31an arimen gaua zela eta, LH5eko ikasleek kalabazak hustu zituzten.

Begira zelako itxura beldurgarria eman zioten!!!









ipuin kontalaria

Eguaztenean eskola guztiko ikasleak ipuin kontlari batengana joan ziren. Bi txanda egin zituzten, batetik HH2-3-4-5 eta Lh1-2 eta bestetik L...