2018(e)ko urriaren 26(a), ostirala

EGUN BERDEA

Urtero bezela, atzo, urriaren 25ean EGUN BERDEA ospatu genuen gure eskolan.
Egun guztian zehar NATURAREKIN lotutako ekintzak burutu genituen.

  • Natura zaindu beharra dagoela sentzibilizatzeko bideo eta ipuinak ikusi.
  • Konpromisu batzuk hartu, sinatu eta bete.
  • Herritik zehar ibilaldia.
  • Ibilaldian batutako materialekin eta etxeetatik ekarritako berziklatzekoarekin tailerrak burutu.
Arratsaldean egindako tailerretan hainbat ARTELAN sortu ziren, zein baino zein politagoak. 
Artelan hauek eskolan zehar ikusgai daude.

Eskolatik gonbidapena luzatzen dizuegu hauek ikustera etor zaitezten.

EGUERDIETAN 12:30-13:30ETARA
ASTELEHENEAN: 16.00ETATIK-18:ETARA
ASTEARTEN ETA OSTEGUNEAN 16:00ETATIK- 17:30ETARA









EUSKARALDIA

ZER DA?

Euskaraldia 2018an martxan jarriko den herritar euskaltzaleak aktibatuz hizkuntza ohiturak aldatzeko ekimena da.Euskal Herriko hainbat euskaltzale elkartek urteetan zehar landu duten Euskarak 365 egun lan ildoaren mugarritzat jo daiteke. Euskaraldiaren lehen edizioa 2018an egingo da, '11 egun euskaraz' lelopean, azaroaren 23tik abenduaren 3ra arte ospatuko da; azken eguna Euskararen Nazioarteko Egunarekin  batera egingo da.


HELBURUAK:

Euskal hiztunen hizkuntza ohituretan eragitea eta beren harreman sareetan euskara gehiago erabiltzea izango da Euskaraldia ekimenaren lehenengo helburua. Hizkuntzaren normalizazioaren ardura pertsonen eta entitateen artean partekatua denez, bestetik, 2019an, mota guztietako entitateek euskararen erabilera babesteko eta bultzatzeko neurriak hartzea izango da beste helburua. Aktibazioa hitzak martxan jartzea esan nahi du. Hizkuntzaren erabilerari lotutako kontzeptua da, euskaraz hitz egiten dakitenek edota euskara ulertzeko gaitasuna daukatenek euskara erabil dezaten lortu nahi delako.
Hamaika egun horietan, 16 urtetik gorako herritarrri proposamena egingo zaie, Ahobizi eta Belarriprest rolak hartzeko. Ahobizi ulertzen duten guztiei euskaraz hitz egiten dieten lagunak dira (baita ezezagunei lehen hitza, gutxienez, euskaraz egiten dietenak ere). Belarriprest, berriz, gutxienez euskara ulertzen duten kideak dira, gainontzekoei euskaraz aritzeko gonbidapena luzatzen dietenak. Antolaketan, beraz, auzo, herri zein eskualde ezberdinetako euskaltzale taldeak arituko dira, eta baita elkarte, enpresa zein erakunde ezberdinetakoak .

ASTELEHENEKO EZUSTEKOA






Astelehenean eskolara etorri ginenean, umeen jolastoki berdean kontenedoretik ateratako zaborrak zabalduta zeuden eta, irakasleak sartzen diren atean "`pasta" zuri bat zabalduta zegoen.
Zuzendariak ondo daki nortzuk izan diren eta eurekin hitz egiteko zain dago, ez bait du ulertzen zerk bultzatu zituzten ekintza hori egitera.
Hala ere, etxeetan hitz egitea komenigarria litzateke.
Irakasle guztiak oso minduta daude IKASLE OHIAK izan direlako honen egileak.
Eskolako ikasleen iritziz oso txarto dago eta ez da normala. Egin dutenek ez dute pentsatu bi aldiz edo beraiek ez daudelako berdin zaie eskola nola dagoen.
GURE ESKOLA HERRIKO ESKOLA DA, GUZTIONA.







HH5 EGUN BERDEAN

Atzo urriak 25 HH5ekoek egun berdea zenez konpromisoak sinatu zituzten natura zaintzeko prest daudelako.
Oso ondo pasatu zutela esan dute.


RUFUSEN UTEBETETZEA OSPATZEN

Atzo Urriak 18 Rufusen urtebetetzea izan zen. Pastela ekarri zieten gelara eta opari asko egin zioten Rufuseri: dantzan, musuak eman, eta besarkada asko eman zioten Rufuseri. Hortzak zikin zikinak geratu zitzaizkion, Amaia dentistarengana eraman beharko dute.

HH5 INURRIEN KILIMAK

HH5 INURRIEN KILIMAK

HH5ekoek Inurrien kilimak dantza ikasi dute eta HH2, HH3 eta HH4koak joan dira ikustera eta esan diote oso ondo egiten dutela.
 Hau da Inurrien kilimen historia:
Piratak altxorraren bila joan zirenean mendira, konturatu gabe inurrien bidean sartu ziren eta inurriak gorputzean gora igo eta kilimak egiten zieten. Inurriak onak eta biharginak ziren baina beraien etxea ez apurtzeko kilimak egin behar zizkioten piratei.

2018(e)ko urriaren 19(a), ostirala

LH5 ETA 6KOAK EATHINK-EKO TAILERRAK EGITEN



Aurreko asteko asteazken eta ostegunean eathink-eko tailerrak egin genituen,
Elikadurari  buruzkoak. Herrialde desberdinetako elikadurari buruz pila bat gauza ikasi genituen. landareal landatu

LH5 EATING TOMATO

LH5ekoak ingeleseko klase amaieran eskolako ortuko tomateak jan zituzten.

2018(e)ko urriaren 5(a), ostirala

LH1 EKOAK ESKERRAK EMAN DIZKIGUTE

Dakizuen bezela, irailaren 27an Ondarroako Arrigorri hondartzara joan ginen.Guk, LH6koak, LH1koak eta LH2koak eskutik heldu eta hondartzaraino lagundu genien. Horregatik, LH1ekoek opari eder batzuk egin zizkiguten bidean bildutako gauzekin.



LH4-LH5 COLLECTING MATERIAL



Somos alumnos de cuarto y quinto curso.   Queremos recoger material (cartones de leche, tubos de rollos de papel,  botes de yogur, corcho,...)  para utilizarlos en nuestras clases de plĆ”stica.

GRACIAS




We are primary four and five students.  We want to collect things (milk boxes, toilet paper rolls, yoghurt pots, cork,  …) to use them in our art and design lessons.

THANK YOU




LH4 LEA-ARTIBAI ESKUALDEA AZTERTZEN

ESKOLAKO IBILBIDEA

LH koek mendian zehar ibilbidea egin zuten eta HH koak parkean geratu ziren.



HH4KOAK EMOZIOAK LANTZEN



   HH4koak emozioak lantzen hasi dira. Eta aste honetan haserrea eta poza tokatu zaie.
   Oso pozik ari dira, eta jarraitu egingo dute.
   Hurrengo astean beldurra eta tristura landuko dute.


             

HH5EKOAK WIFIREKIN





Wifi robota HH5ekoen maskota da. Beraientzat oso harrigarria da baina ez duela argirik egiten esaten dute. Wifiren eskuak tornilos osatuta daude eta antena bat dauka buruan. Aurreko barikuan Wifi astebururako etxera eramaten hasi ziren.



LH3KOAK BIZKOTXO GOZO-GOZOA EGIN DUTE

Ikasturteari hasiera gozoa emateko 3.mailakoak, denen artean, bizkotxo gozo bat egin dute eta gero denen artean jan dute.

Hementxe behean ipiniko dugu 3.mailakoak erabilitako errezeta ea denok animatzen zareten etxean egiten. 


BIZKOTXOA:

Osagaiak
3 arraultza
Jogurt 1
Azukrea 2
Irina 3
Olioa 1
Legamia 1
(neurtzeko jogurt potea erabiltzen da)

Nola egin
Lehenengo arraultzen zuringoak altzatu.
Ondoren gorringoak eta azukrea oso-oso ondo nahastu.
Irina, legamia eta olioa bota eta nahastu.

Labea berotu 160°tara
Denbora egiteko 40 minutu


ipuin kontalaria

Eguaztenean eskola guztiko ikasleak ipuin kontlari batengana joan ziren. Bi txanda egin zituzten, batetik HH2-3-4-5 eta Lh1-2 eta bestetik L...