2018(e)ko urriaren 26(a), ostirala

EUSKARALDIA

ZER DA?

Euskaraldia 2018an martxan jarriko den herritar euskaltzaleak aktibatuz hizkuntza ohiturak aldatzeko ekimena da.Euskal Herriko hainbat euskaltzale elkartek urteetan zehar landu duten Euskarak 365 egun lan ildoaren mugarritzat jo daiteke. Euskaraldiaren lehen edizioa 2018an egingo da, '11 egun euskaraz' lelopean, azaroaren 23tik abenduaren 3ra arte ospatuko da; azken eguna Euskararen Nazioarteko Egunarekin  batera egingo da.


HELBURUAK:

Euskal hiztunen hizkuntza ohituretan eragitea eta beren harreman sareetan euskara gehiago erabiltzea izango da Euskaraldia ekimenaren lehenengo helburua. Hizkuntzaren normalizazioaren ardura pertsonen eta entitateen artean partekatua denez, bestetik, 2019an, mota guztietako entitateek euskararen erabilera babesteko eta bultzatzeko neurriak hartzea izango da beste helburua. Aktibazioa hitzak martxan jartzea esan nahi du. Hizkuntzaren erabilerari lotutako kontzeptua da, euskaraz hitz egiten dakitenek edota euskara ulertzeko gaitasuna daukatenek euskara erabil dezaten lortu nahi delako.
Hamaika egun horietan, 16 urtetik gorako herritarrri proposamena egingo zaie, Ahobizi eta Belarriprest rolak hartzeko. Ahobizi ulertzen duten guztiei euskaraz hitz egiten dieten lagunak dira (baita ezezagunei lehen hitza, gutxienez, euskaraz egiten dietenak ere). Belarriprest, berriz, gutxienez euskara ulertzen duten kideak dira, gainontzekoei euskaraz aritzeko gonbidapena luzatzen dietenak. Antolaketan, beraz, auzo, herri zein eskualde ezberdinetako euskaltzale taldeak arituko dira, eta baita elkarte, enpresa zein erakunde ezberdinetakoak .

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

HH2-3KO IKASLEAK BASERRIKO ANIMALIAK LANTZEN

 HH 2-3ko ikasleak baserriko animaliak lantzen ari dira:astoa, txakurra, katua, ardia, oilarra... Asko gustatzen zaie animaliak lantzea, oso...