2017(e)ko abenduaren 20(a), asteazkena

LH 5 E-TWINNING PROIEKTU EUROPARRAREKIN POZIK

LH 5 EKOEK GABONETAKO GUTUNAK JASO DITUZTE FRANTZIATIK!



Lh 5 ekoek ere gabonetako gutunak egin eta Frantzia, Errumania eta Poloniara bidali dituzte. 













LH 6 E-TWINNING PROIEKTUAREKIN AURRERA

INTERCULTURAL CHRISTMAS with our european friends.
Hecho con Padlet
Hau da hau aberastasuna. Ea animatzen zareten beste herrialdeetako jaki goxoren bat prestatzen.

2017(e)ko abenduaren 15(a), ostirala

HH5EKOAK DISOLBATZEA ZER DEN IKERTZEN

HH5ekoek disolbatzea zer den ikasten daude, eta froga batzuk egin dituzte: hondarrarekin, harriekin, lurrarekin...
Oso ondo pasatu eta asko ikasi dute.

LH3KOAK MARRAZKI GEOMETRIKOAK EGITEN

LH3koak plastikan marrazki geometrikoak ari dira lantzen. Horretarako, Bartzelonan dauden Gaudiren eskulturak marraztu dituzte. Marrazkiak forma geometrikoak dituzte. Animaliak ere margoztu dituzte erregelekin eta triangeluekin.

Marrazkilari bikainak eginda daude dagoeneko!!!

BADATOZ GABONAK BERRITXUKO ESKOLARA!

Berriatuako ikasleak Olentzero ipini dute. Gaur gabonetako abestiak entsaiatzen hasiko dira.

LH1EKOAK DINOSAUROAK LANTZEN

LH1ekoek dinosuroei buruz informazioa bilatzen ibili dira.
Hauetariko batzuek 9 metroko luzera zutela jakin zutenean, neurtzen ibili ziren ea zer nolako tamaina zuten jakiteko.

2017(e)ko abenduaren 1(a), ostirala

EMAKUMEEN INDARKERIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA GOGORATZEN

UMEEN NAZIOARTEKO EGUNA

LH-2koak UMEEN NAZIOARTEKO EGUNA ZELA ETA ormahirudia egin zuten.


LH3KOAK HIEROGLIFIKOAK ERABILTZEN

LH3koak Egipto lantzen ari direnez hieroglifikoa erabiliz beraien izenak jarri dituzte. 
Harrituta geratu dira Egiptoko idazkera nolako arraroa den.

Hemen behean usten dizuegu esteka bat zuek zuen izenak Egiptoarrez nolakoak diren jakiteko!!!


Resultado de imagen de letras egipcias



ABENDUAREN 2AN DENOK MARKINAKO FRONTOIRA

Abenduaren 2an, Larunbatean, Markina-Xemeineko frontoian, Euskerean Eupadeako final nagusia jokatuko da.Gure eskolako bi talde aurkeztu ziren, baina final aurreko probak pasatu ostean, gure eskolako HIKA-MIKAN taldea finalera sailkatu da!
ZORIONAK TALDE!
Eskolako "Kaxero Gaupasero" taldea ez zen finalerako sailkatu baina beraiek ere primeran egin zituzten probak!

HIKA-MIKAN TALDEAK IRABAZTEKO AUKERA IZANGO DU BIHAR!

Hika-mikaneko taldekideak:
  Kattalin Arrasate eta Aiora Pikabea, Maren Zearruzabeitia, Naroa Barinagarreenteria eta Iraia Iglesias.

 IRAKASLE, IKASLE ETA GURASO GUZTIAK ESKOLAKO SUDADERA JANTZITA GOAZEN GURE TALDEA ANIMATZERA!

 BIHAR 17:00etan FINAL NAGUSIA!

INFORMAZIO gehiago: http://herribixi.eus/euskereaneupadea/

ABENDUAREN 3-AN EUSKARAREN EGUNA.

Abenduaren hiruan euskararen eguna ospatsen da. Igandea tokatzen denez, eskolan abenduaren 1-ean ospatuko da. 

 Arratsaldean euskal kantak, koreografia eta jolasteko dantzak egingo dute eskolan.













AUPA EUSKERA ETA AUPA GU!!!!

LH2kok jada hasi dira euskararen kriseilua etxera eramaten .








LH-1-2koak antzerkia ikustera joan dira

LH-1-2koak Bilbora joan ziren Azkuna zentrora antzerki bat ikustera.
Antzerki hori mimika eta dantzakoa izan zen, gauza guztiak ez zituzten ulertu baina asko gustatu zitzaioten.





 

HH3KOAK URAREN INFORMAZIOA BILTZEN

HH3koak ura lan proiektua lantzen jarraitzen dutenez, gorputzean eta Lurra planetan (Planeta urdina) ur asko dagoela ikasi dute.

ipuin kontalaria

Eguaztenean eskola guztiko ikasleak ipuin kontlari batengana joan ziren. Bi txanda egin zituzten, batetik HH2-3-4-5 eta Lh1-2 eta bestetik L...