2021(e)ko otsailaren 26(a), ostirala

LH3KOAK HERRIA LANTZEN

  LH3 HERRIA LANTZEN

LH3koak Talentatu proiektuarekin ari dira  eta oraingoan herria lantzea dagokie. Eguraldi ederretan herritik zehar ibilalditxo bat egin dute eta zerbitzu desberdinak aztertu dituzte.
Lana gustora egin dute eta baita ondo pasatu ere!




ONDARRUKO INSTITUTUAREKIN BIDEODEIA

LH6ko gurasoak Ondarruko institutuarekin bideodeia egin dute DBH1 nola izango den eta zer aldaketa egongo diren jakiteko. Asteartean izan zen euskarazko bideodeia eta azteazkenean izan zen gaztelaniazkoa.

LH6 NOTIZIAK

Gaur irakasleei Covid-19aren aurkako txertoa emanten hasiko dira gutxinaka- gutxinaka.
Lehenik HHko irakasleei, heziketa berezikoei eta jantokikoei (55urtetik berakoei) ematen hasiko dira. Hau da maskarilla gabe ibiltzen diren umeekin ibiltzen direnei.



IKERGUNEAN LANDAREKIN ESPERIMENTATZEN!πŸ˜„πŸ˜„πŸ˜„

 HHko IKERGUNE gelan ikasleek, azelga , perexil  eta margarita haziak landatu zituzten urtarrilaren 26an.Handik 15 bat egunera konturatu ziren azelga eta perexil landaratxoak hasten zeudela. Orain ikusten dute asko hasi direla eta margaritatxo batzun landaretxoak ere hasten daudela. Hurrengo pausoa ontzi handiago baten sartzea da eta prozesuak ondo jarraitzen badu, eskolako ortuan landatuko dituzte. Ikasleek oso gustura daude egiten ari diren lanarekin.

Horrez gain ikasturte hasieran landatutako aloe vera ondo doa hasten eta badute aguacate hazia ere uretan sartuta ea sustraiak botatzen dituen !!!

HH3-HH4-5 URTEKOAK MENDIRA

Asteazken goizean HH3-4-5 urteko ikasleak ibalalditxo bat egin zuten mendira. Inguruak ondo begiratu eta irakasleek prestatutako koadernotxo baten jaso zuten ibilbidean zehar ikusitakoak.

Oso pozik ibili ziren eta oso ondo pasa zuten. Hurrengo baten horrelako beste ekintza batzuk egiteko gogoz daude gure HHko ikasleak. πŸ’ͺπŸ’ͺπŸ’ͺ



2021(e)ko otsailaren 19(a), ostirala

Nagore badoa 😒😒😭😭

Kaixo familiak,

Nagore, 2021eko urtarrilean etorri zen, Jokinen ordez. 

Eta orain 2021eko otsailaren 19a, barikua da eta joan egin behar da.

Pena handia ematen digu Nagore joatea, zeren konfidantza handia hartu dugu. Gutzat lagun baten bezalakoa da.😭😭😭😭

LH1-2-3 inauteriako jolasak.

 LH1-2-3  INAUTERI JOLASAK

Inauteri jaia ospatu genuen ostiralean hainbat ekintza egin genituen eskolan. Urtero lez, goizeko jolasordua eta gerorako jolasak antolatuta zeuden, baina “Aspanovaseko” zuhaitza egiten aritu ginen denon artean eta ez genuen denborarik izan.

Hurrengo asteartean, inauteriak ospatzen jarraitu genuen eta arratsaldean jolasak egin genituen Herriko Plazan. Oso ondo pasatu genuen!



HIRITIK AT-ekoekin bideo deia

Kaixo familiak, 

Hiritik At-ekoekin, eskola berriko jolastokiaren proiektua egiten ari den enpresarekin,  LH3,4,5 eta 6koek bideo dei bat eduki dugu. 

Hiritik Atekoek erakutsi digute eskola berriko jolastoki berriaren diseinuaren proposamen batzuk, batzuei asko gustatu zaie baina beste batzuei ez hainbeste.

Edonola ere, ikus dezakezuen bezela kanpoko eraikina bezain "modernoa" izango da jolastoki berria






Zuzendariarekin hitzordua

Gu LH6ko ikasleak, Senegal eta Euskal Herriaren arteko konpareketak egiten ari ginen, hezkuntza lantzeko onena zuzendariarekin hitz egita onena zela uste genuen, eta egin genuen.

Hitzorduan aztertu genuen gure herriko eskolaren kasua.Oso ongi dago, gainera arreta behar duten ikasleek, arreta dutela etagainera logopeda bat ere badagoela jakineran irri handi bat irten zaigu gure ahoan.

Anak jakinarazi zigunean, Irailean eskola berrian hasiko direla. Guk LH6ko ikasleak pena eta poza batera sentitu ditugu gure gorputzean. Poza, beste ikasleek eskola berrian hasiko direlako ikasle gazteagoak,  eta pena, zeren gu ezingo gara eskola barrian ibili.  



Aspanovas

 Kaixo familia, 

Santa Agedan lortutako dirua Aspanovaseri donatuko diogu: 631€.

Aspanovas  minbizia duten umeei laguntzeko elkarte bat da.

Etxebarriko eskolako ikasleak ere, gure ereduari jarraituta, Santa Agedan lortutako dirua Aspanovaseri bidaliko diote.





HH2koak pingu-pinguino dantzatzen

 OTSAILAK 5


PINGU PINGUINO





HH 2koak negua lantzen ibili dira eta kanta txo batzuk ikasi dituzte.

Ipuin eta olerkitxo ezberdinak era landu dituzte. Oso pozik ibili dira.




Santa Ageda

 Atzo Santa Ageda ospatu genuen eta hona hemen argazki polit batzuk, zuek irrikaz ikusi ahal izateko. πŸ’–πŸ’–πŸ’–

2021(e)ko otsailaren 5(a), ostirala

Bertsoak

 LH6ko ikasleek 4 bertso egin dute bilbertso libururako eta bertso horiek Berriatuko auzoei buruz dira.

Hauek dira:

Berritxuko auzo bat

da bai Madalena

plaza txiki bat dago

mendian barrena

ta jaitsiera pista

polit bat duena

putzu magikoa du

sendatzen du dena


Gure herriko auzo bat

deitzen da Asterrika

hara joaten gara

oinez zein korrika

menditik gora dago

pasoa irekita

ta handik ikusten da

Itsaso polita


Beste auzo bat dugu

deitzen dena Milloi

bertan dena polita

bai behe ta bai goi

jaietan egiten da

bertako triatloi

bertara joateko

daude mila arrazoi


Berritxu erdigunea

deitzen da Erribera

hona etortzen gara

ondo pasatzera

Jende gehiena hona

dator bizitzera

erdigunean daude

mila izaera

ipuin kontalaria

Eguaztenean eskola guztiko ikasleak ipuin kontlari batengana joan ziren. Bi txanda egin zituzten, batetik HH2-3-4-5 eta Lh1-2 eta bestetik L...