2021(e)ko otsailaren 5(a), ostirala

Bertsoak

 LH6ko ikasleek 4 bertso egin dute bilbertso libururako eta bertso horiek Berriatuko auzoei buruz dira.

Hauek dira:

Berritxuko auzo bat

da bai Madalena

plaza txiki bat dago

mendian barrena

ta jaitsiera pista

polit bat duena

putzu magikoa du

sendatzen du dena


Gure herriko auzo bat

deitzen da Asterrika

hara joaten gara

oinez zein korrika

menditik gora dago

pasoa irekita

ta handik ikusten da

Itsaso polita


Beste auzo bat dugu

deitzen dena Milloi

bertan dena polita

bai behe ta bai goi

jaietan egiten da

bertako triatloi

bertara joateko

daude mila arrazoi


Berritxu erdigunea

deitzen da Erribera

hona etortzen gara

ondo pasatzera

Jende gehiena hona

dator bizitzera

erdigunean daude

mila izaera

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

HH2-3KO IKASLEAK BASERRIKO ANIMALIAK LANTZEN

 HH 2-3ko ikasleak baserriko animaliak lantzen ari dira:astoa, txakurra, katua, ardia, oilarra... Asko gustatzen zaie animaliak lantzea, oso...