2021(e)ko apirilaren 30(a), ostirala

LH6koak WE DO JOLASTEN LEGOKO PIEZEKIN!🚁🚁🚁

Kaixo familia

Lh6koak ordenagailuaren bidez "we do"ko pausoak jarraituz haibait forma egin dituzte. Kotxeak, haize errotak,kokarrak... 

Oso pozik ibili dira!!

LH1-2 PROIEKTUA BERRITXU EZAGUTU

BERRITXU EZAGUTZEN


Lh1 eta 2.mailan dugun Ane irakaslea ez denez Berritxukoa, ikasleek hau erakutsi nahi izan diote. Bertako informazioa, historia, auzoak, etabar bildu eta bideo batean grabatu dute LH2koek.


Lh1ekoek istorio bat sortu dute eta grabatu egin dute berau irakurtzen. Mapekin egindako istorioa da, estralurtar bati Berritxura nola joan erakutsi diote. Izugarri gustatu zaie bideoak grabatzea eta ezin hobeto pasatu dute.



Piramide nutrizionala.

 LH4koak Piramide Nutrizionala egin dute. 

Txanelako "Mugi gorputza eta izan huntsa" gaia bukatzeko poster hau egin dute.

Piramide Nutrizionalean jateko osasungarriak diren elikagaiak agertzen dira. Elikagaiak ordenatuta daude gehien jan behar direnetik gutxien jan behar direnera, hau da, osasungarrienetik kaltegarrienera.

Espero dugu zuen gustukoa izatea. Eskerrik asko!!!



AIREA MATERIA DA!!!

Materia lantzen ari gara eta airea materia den konprobatzeko experimentuak egin ditugu. Materiaren oinarrizko propietateak dituen konprobatu dugu, hau da, aireak masa eta bolumena duen. Nahi baduzue jakin ikusi bideoak. Ikusten duzuenen artean ea nork aurkitzen dituen akatsak. Oso zaila jarri dugu baina ez desanimatu!!!!




  ">

LH3ko TALDEA JON ALKATEAREKIN!



Aste Santu aurreko astean HH eta LH3ko ikasleak Kanposantu ondora joan ziren aurreko urtean Agenda 21eko arduradunek landatutako zuhaitzak ikustera.

Heldu zinerean, topatu ziren, lur saila  larrez beteta  zegoela eta belarra oso hasita. Ezinezkoa zen, ez zen segurua, bertan landatutako zuhaitzak aztertzea, norbait jausteko arriskua zegoen eta.

Ikusi zuten ere zuhaitz batzuk hilda zeudela eta ipinitako etiketetatik bakarrik bi gelditzen zirela.

Aste honetako astelehenean, LH3koak, Jon alkarearengana joan dira eta azaldu diote zer ikusi zuten Kanposantu ondoan eta eskatu diote ea Udaletxea arduratu daitekeen  terrenoa garbitzen.

Jon, alkateak, oso ondo hartu ditu, eta esan die baietz, udaletxeko langile baten garbituko duela  eta egina dagoen emailez  jakinaraziko diela eta egun bat adostuko dutela berarekin batera berriro Kanposantu ondo eremura joateko.

Egun horretan, LH3koak, laguntzarekin, ahaleginduko dira bizirik dauden zuhaitzak identifikatzen eta berriro etiketak ipinitzen.


Eskerrik asko JON!


2021(e)ko apirilaren 23(a), ostirala

Gaur liburuaren eguna da!

Liburuaren Nazioarteko Eguna mundu mailan ospatzen den eguna da. Helburua irakurketa, liburugintza eta jabetza intelektuala egile eskubideen bitartez bultzatzea da. 1995. urteetik UNESCOk sustatzen duen nazioarteko eguna da. 1996ko apirilaren 23an hainbat herrialdeetan hasi zen ospatzen eta 2008rako ehun herrialde baino gehiago batu ziren.

Liburu eder bat irakurriaz, goza ezazu egun hau!!







IPUIN ETA MARRAZKI LEHIAKETA

Kaixo denoi,

Dakizuenez, urtero bezala berriatuko udalak ipuin eta marrazki lehiaketa antolatzen du.
Hona hemen 6. Ipuin eta marrazki lehiaketako saridunak:


Marrazketa:



5-7 urte: Iraia Galarraga Aramaio
8-9 urte: Araia Garcia Bereikua
10-11 urte: Anartz Martino
12-14 urte: -
15+: -


Ipuinak:
8-9 ur
te: June Etxaniz
10-12 urte: Egoi Kalbo Arano
14-15 urte: Aiora Pikabea Santamaria
16+: Leire Bereikua Barinagarrementeria


LH5 eta LH6 bizikletan

 LH4ko ikasleek martitzenean bizikletarekin ibli ziren. LH5 eta LH6ko ikasleek berriz martitzenean ibli ziren. Oso ondo pasatu zuten zeren jinkana bat antolatu zieten. Hemen dituzue argazki batzuk:



/iframe>

LH5ekoek parke bat diseinatu dute

LH5ekoek matematikan, inguruko espazioan mugitzeko eta orientatzeko erreferentziak eta norabideak landu dituzte. Baita ibilbideak nola deskribatu ere. Hori guztia irudi zein gorputz geometrikoen bidez egin dute, horiek erabiliz sortzen baititugu gure herri, hiri eta parkeak. Horixe da, hain zuzen ere, orain egingo dutena: parke bat diseinatu eta bertako ibilbide pare bat deskribatu, ikasitako guztia praktikan jarriz.

 LH 5. PARKE PLANOAK 

MADALENARA IRTEERA!🌲🌲

Aste honetako aztezkenean LH1-2-3 mailetako ikasleak Berriatua eta Lea-Artibai ezagutzen proiektuei amaiera emateko MADALENARA irteera egin dute. Oso eguraldi ederra eta oso ondo pasatu dute.








 









2021(e)ko apirilaren 16(a), ostirala

Bastalotzako sorpresak!

Gaur, 11:30etan, LH6koak, konposta botatzera joan direnean, Bastalotzako lore politak arreta deitu die. Horregaitik, hurbiletik ikustera joan dira. Lore hauek Aleli zuriak izan dira. Gure sorpresarako, Bastalotzako Arantza baserritk atera eta beraiengana joan da, oso pozik, ortuarekin fijatu direlako.

Arantzak esan die, Aleli mota bi daudela, bata arra eta bestea emea. Arrak, haziak dituzte, bere zurtoinean ateratzen diren baina antzeko zakutxo batzuetan. Irailean, lurra mugitu, Aleli zaharrak kendu eta haziak sartzen dituzte Bastalotzako ortuan, txukun-txukun. Horretarako, lehenik, haziak biltzen dituzte aurreko udaberrian eta paper batean gordetzen dute Irailean landatu ahal izateko. Hazi hoietatik, Aleli arrak eta emeak ateratzen dira. Emeak, lora gehigo dituzte eta ikusgarriagoak dira. 


Eskerrak eman nahi diogu Bastalotzako Arantzari, hain azalpen argiak eta interesgarriak emateagaitik.


πŸ“MARRUBIπŸ“ KUTXAK MARGOTZEN GAUDE!!!

LH 1-2-3. mailako ikasleak birziklatutako materialarekin eskulanak egiten daude. Luzetxoa izango da baina azkenean gauza dotorea aterako zaie.


Bizikletan jolasean!

 Astelehenean LH4ko ikasleak "bizikletan jolasean" ariko dira. LH5 eta LH6ko ikasleak berriz martitzenean edukiko dute jolasak.

Orain dela bi urte jolas batzuk egin genuen bizikletarekin: Ranpa bat, karrera bat azkena heltzen zena irabazi egiten zuena eta zirkuito batzuk.




ONGI ETORRI BERRIRO!!!πŸŽ‰πŸŽ‰πŸŽ‰

Kaixo familiak!!!

Bueltan gara berrio!!!

Eskolako berriak igotzen jarraitko dugu blogera
.

Oso pozik gaude berriro bueltatzeaz eta espero dugu, zuek ere pozik egotea.


BERRIATUA GORRITIK IRTEN DA!

Berriatua gorrian sartu zen pasaden astean 6 positibo egon zirelako. Herritik ezin ginen irten eta leku gutxitara joaten ginen. Zorionez aste onetan irtenda gaude. 



ipuin kontalaria

Eguaztenean eskola guztiko ikasleak ipuin kontlari batengana joan ziren. Bi txanda egin zituzten, batetik HH2-3-4-5 eta Lh1-2 eta bestetik L...