2021(e)ko apirilaren 30(a), ostirala

LH3ko TALDEA JON ALKATEAREKIN!



Aste Santu aurreko astean HH eta LH3ko ikasleak Kanposantu ondora joan ziren aurreko urtean Agenda 21eko arduradunek landatutako zuhaitzak ikustera.

Heldu zinerean, topatu ziren, lur saila  larrez beteta  zegoela eta belarra oso hasita. Ezinezkoa zen, ez zen segurua, bertan landatutako zuhaitzak aztertzea, norbait jausteko arriskua zegoen eta.

Ikusi zuten ere zuhaitz batzuk hilda zeudela eta ipinitako etiketetatik bakarrik bi gelditzen zirela.

Aste honetako astelehenean, LH3koak, Jon alkarearengana joan dira eta azaldu diote zer ikusi zuten Kanposantu ondoan eta eskatu diote ea Udaletxea arduratu daitekeen  terrenoa garbitzen.

Jon, alkateak, oso ondo hartu ditu, eta esan die baietz, udaletxeko langile baten garbituko duela  eta egina dagoen emailez  jakinaraziko diela eta egun bat adostuko dutela berarekin batera berriro Kanposantu ondo eremura joateko.

Egun horretan, LH3koak, laguntzarekin, ahaleginduko dira bizirik dauden zuhaitzak identifikatzen eta berriro etiketak ipinitzen.


Eskerrik asko JON!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

HH2-3KO IKASLEAK BASERRIKO ANIMALIAK LANTZEN

 HH 2-3ko ikasleak baserriko animaliak lantzen ari dira:astoa, txakurra, katua, ardia, oilarra... Asko gustatzen zaie animaliak lantzea, oso...