2021(e)ko apirilaren 16(a), ostirala

Bastalotzako sorpresak!

Gaur, 11:30etan, LH6koak, konposta botatzera joan direnean, Bastalotzako lore politak arreta deitu die. Horregaitik, hurbiletik ikustera joan dira. Lore hauek Aleli zuriak izan dira. Gure sorpresarako, Bastalotzako Arantza baserritk atera eta beraiengana joan da, oso pozik, ortuarekin fijatu direlako.

Arantzak esan die, Aleli mota bi daudela, bata arra eta bestea emea. Arrak, haziak dituzte, bere zurtoinean ateratzen diren baina antzeko zakutxo batzuetan. Irailean, lurra mugitu, Aleli zaharrak kendu eta haziak sartzen dituzte Bastalotzako ortuan, txukun-txukun. Horretarako, lehenik, haziak biltzen dituzte aurreko udaberrian eta paper batean gordetzen dute Irailean landatu ahal izateko. Hazi hoietatik, Aleli arrak eta emeak ateratzen dira. Emeak, lora gehigo dituzte eta ikusgarriagoak dira. 


Eskerrak eman nahi diogu Bastalotzako Arantzari, hain azalpen argiak eta interesgarriak emateagaitik.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

HH2-3KO IKASLEAK BASERRIKO ANIMALIAK LANTZEN

 HH 2-3ko ikasleak baserriko animaliak lantzen ari dira:astoa, txakurra, katua, ardia, oilarra... Asko gustatzen zaie animaliak lantzea, oso...