2019(e)ko irailaren 27(a), ostirala

JANTOKIAREN LEKUALDAKETA

Badirudi azkenean obren momentua heldu dela eta lehen pausoa lekuialdaketarena da, espero dugu jantokiaren ondoren beste dena etortzea. Urriak 4 izango da umeak jantokian jango duten azken eguna. Jantokia frontoiko tabernara aldatuko da. Urriak 7an asteburutik bueltan, hasiko gara frontoian bazkaltzen. Janari berdina izango da.

LH5ekoen olerkiak

LH5ekoek badakite mundua kutsatzen ari garela zaborrarekin eta plastikoekin beraz munduari adierazteko olerki batzuk idatzi dituzte gazteleraz.


La Tortuguita:
Yo nado en el mar me muero cada dia
me parejo en mi cascarron ayuda, ayuda
el mar se esta infectando de basura.


CONTAMINANDO:
Lo siento 
mundo
por dejarte
contaminando
con basura
de nuestro

mundo.


LH2 ETA URA

LH2 koak, LH-ko ikasle  guztien modura, ura daude lantzen, horretarako urarekin esperimentuak egiten ari dira,eta gazteleran kanta bat daude ikasten “ 8 vasos al día”

8 VASOS AL DÍA

URAREN PROIEKTUA

LH-kook urari buruzko proiektuak egiten gabiltza. 
Hori dela eta LH4-koek urari buruzko txoko zuri bat egin dute.
Txoko horretan urari buruzko hainbat gauza jarri dituzte.
.

2019(e)ko irailaren 23(a), astelehena

IRAILAK 17KO IRTEERAK

Irailaren 17an, HH eta LH-ko guztiek irteeraren bat egin zuten.
HH-koak Aulestirantz joan ziren, bertako parkean jolastu eta jolastuz pasatu zuten eguna, berriz,
LH-koak 12km ibili ziren gutxigora behera, Ondarruako hondartzara joan eta etorri egin zuten,
LH1 eta LH2-koak kendurik, beraiek buelta autobusez egin zuten.
Denek oso ondo pasatu zuten, nahiz eta
LH-koen itzulia oso gogorra izan, eguzki osoak aurpegian emanez.





MATRIKULA GUTXI

Aurtengo ikasturtean, 2019-2020an ume gutxi martikulatu dira.
HH2-3koak elkartu egin dira. Ea nola joaten den aldaketa hau, espero ondo joatea.
Ea denon artean laguntzen diren.

ESKOLAKO OBRAK


Berriatuko eskolan obrak egiteko beharra dago.  
Dakizuenez gure eskolak urte asko dauka eta txiki geratu zaigu.
Obra aspaldi eginda egon behar zen, baina azkenean oraingo urtean egingo dute. 
Esan zuten irailean hasiko zirela baina ikusi duzuenez ez da horrela izan.
Orain esaten dutenez gabonetan hasiko dira, baina ez gaude ziur. 
Orain obrak hasteko zain gaude.

ESKERRIK ASKO INFORMAZIOA IRAKURTZEAGAITIK
AGUR!!!
2019/09/23


2019(e)ko irailaren 20(a), ostirala

BRIGADA
 Dakizuenez eskolako patioa ez da egoten garbi eta konponbide bat ematekotan brigada bat hasi da martxan ikusteko noiz gertatzen den arazo hori. Denak irten baino arinago patiora, LH6 ko bi ikasleek txaleko fosfiak jantzi eta patiora irtengo dira buelta bat ematera ikusteko nola dagoen dena, ondoren patioa eta gero berdina egingo dute. Gaur irailak 20, barikua lehenengo brigada irten da. Lehenengoko pasadan ikusi dute patioa nahiko zikin zegoela eta errekreo ostean ez da egon aldaketarik.




PERRETXIKOA 
 Martitzenean margolari profesional bat etorri zen Irantzu Lekue izenekoa. Lh5 eko 2 ikasle eta LH6 ko 3 ikasle batzar batera joan ziren perretxikora .Horri handi baten ideiak hasi ziren botatzen. Ondoren bideo bat erakutsi zien nola egiten zuten margolanak. Irauntzu lekuek non zeuden margolan batzuk erakutsi zien: Zaian,Gazteizen, Iurretan eta Nafarroako herri txiki batean. Irailak 21tean 2.batzarra edukiko dute erakusteko nolakoak diren diseinuak.

BUELTAN GATOZ!!!

Uda luze bat eta gero, irailaren 10ean eskolara bueltatu ginen. Egun horretan 10:00 eta 11:30 artean izan zen eskola, irakasleak aurkezpenak egin zituzten.
Beste hiru egunetan klaseak goizez izan ziren eta arremanak sendotzeko jolasak egin genituen klasean eta patioan.
Bigarren astean urtean zehar jarraituko dugun ordutegiarekin gabiltza.


2018-19 ikasturtean LH6-an daudenak kalitate seilua lortu dute.





Kurtso honetan egingo dugun guztia egin baino arinago igaz lortu genuen zerbait kontatu behar dugu.
2018-19 ikasturtean orain LH6-an daudenak “eTwinning” izeneko hezkuntzako Europa mailako programa batean parte hartu zuten proiektu desberdinekin, baina, “Healthy and happy” proiektuarekin lan gogorra egin eta gero (dieta orekatua aztertzen, janari osasuntsua prestatzen…) kalitate seilua lortu zuten. Kalitate seilu hori estatu mailakoa da, eta klase askok parte hartzen dutenez seilu hori lortzea oso gaitza
da.

2019(e)ko irailaren 17(a), asteartea

2019(e)ko irailaren 11(a), asteazkena

2019(e)ko irailaren 10(a), asteartea

ipuin kontalaria

Eguaztenean eskola guztiko ikasleak ipuin kontlari batengana joan ziren. Bi txanda egin zituzten, batetik HH2-3-4-5 eta Lh1-2 eta bestetik L...