2024(e)ko urtarrilaren 26(a), ostirala

HH2-3 TENPEREKIN MARGOTZEN

HH2-3koak tenperekin margotzen ibili dira. Kolore desberdinekin margotzen ibili dira: laranjaz, morez, horiaz... Inoiz baino hobeto pasatu dute eta barre algarak egin dituzte.👌


HH4-5EKOAK ZAPATILAK LOTZEN IKASTEN

HH4-5eko ikasleak kartoi bateri zapatila forma eman diote, beraien erara margoztu eta etxetik ekarri duten zapatila zinta jarri diote. Orain denak daude etxean beraien zapatila lotzen eskolan egindako zapatilarekin batera.




Sutearen simulakroa

 Oraingo astean simulakro bat egin dugu eskola guztiak. Denok lasai lasai irten gara geletatik, oso ondo irten du simulakroak eta benetakoa balitz denok bizirik irtengo genuen.



HH4-5EKOAK BERRIZARA

 HH4-5 eko ikasleak Berrizara izeneko arropa denda bat egin dute.

Arropa eta konplementu pila bat daukate, ikusteko, erosteko eta probatzeko aukera dute.Bakoitzak bere estilora, nahi duena erosi, probatu eta ikusteko aukera daukate.

Etxetik ekarritako arropa eta konplementuak gero dendan jartzen dituzte erosteko.



2024(e)ko urtarrilaren 19(a), ostirala

LH1-2 GORPUTZ HEZKUNTZAN

 LH1-2koak gorputz hezkuntzan gai berri bat lantzen hasi dira, mounstro harrapatzaileak deitzen dena. Ikasle bakoitza detektibe bat bihurtu da, mounstroak harrapatzeko. Erronka desberdinei aurre egin beharko die. Gai berri hau talde lana lantzen ikasteko da. 


LH 3-4KOAK ERRONKA KOOPERATIBOAK EGITEN

LH3-4koak gorputz hezkuntzako saioan erronka kooperatiboak egin dituzte. Elkar lanean lan egiten ikasteko, denen artean jolasak egin dituzte eta erronkak burutzeko, denek batera lan egin behar dute.
Talde lanean lan egiten ikasteko ideia paregabea.
 

LH1-2 INGELESEAN PRESENTAZIOAK

 LH1-2koak asi dira ingleseko aurkezpenekin. Oraingoan, taldeka, maskoten gorputzeko atalen lanak egin dituzte. Urrengoan ere horrelako aurkezpen politak espero ditugu!











ipuin kontalaria

Eguaztenean eskola guztiko ikasleak ipuin kontlari batengana joan ziren. Bi txanda egin zituzten, batetik HH2-3-4-5 eta Lh1-2 eta bestetik L...