2018(e)ko urriaren 26(a), ostirala

ASTELEHENEKO EZUSTEKOA






Astelehenean eskolara etorri ginenean, umeen jolastoki berdean kontenedoretik ateratako zaborrak zabalduta zeuden eta, irakasleak sartzen diren atean "`pasta" zuri bat zabalduta zegoen.
Zuzendariak ondo daki nortzuk izan diren eta eurekin hitz egiteko zain dago, ez bait du ulertzen zerk bultzatu zituzten ekintza hori egitera.
Hala ere, etxeetan hitz egitea komenigarria litzateke.
Irakasle guztiak oso minduta daude IKASLE OHIAK izan direlako honen egileak.
Eskolako ikasleen iritziz oso txarto dago eta ez da normala. Egin dutenek ez dute pentsatu bi aldiz edo beraiek ez daudelako berdin zaie eskola nola dagoen.
GURE ESKOLA HERRIKO ESKOLA DA, GUZTIONA.







iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

HH2-3KO IKASLEAK BASERRIKO ANIMALIAK LANTZEN

 HH 2-3ko ikasleak baserriko animaliak lantzen ari dira:astoa, txakurra, katua, ardia, oilarra... Asko gustatzen zaie animaliak lantzea, oso...