2017(e)ko martxoaren 30(a), osteguna

LH1-2 IRTEERA

LH1 eta LH2-koak Santimamiñera eta Basondora joan ziren. 
Inguru hau oso aberatsa da kobazulotan.
Badirudi lehen gizakiek Santimamiñe aukeratu zutela bizileku giza arrazoi desberdinegatik: inguruak eskeintzen zien ehizarako animalia kopuruagatik, eguzkitsua zelako, sarrera bat zeukalako, ehizatzeko eta arrantzatzeko leku ona zelako ...
Sartu baino lehenago Santimamiñeko istorioa kontatu zioten eta historio bat ere bai:
Badirudi egun batean ume batzuk jolastera joan zirela Santimamiñera eta estalakmita bat apurtu zutela.Orduan, zulo bat ikusi eta barrura sartu zirenean marrazki batzuk ikusi zituzten. Gurasoei esan zioten eta ez zieten sinistu. Aberats batek albisteaz konturatu zenean ikustera joan zen eta benetakoak zirela ohartu zen. 
Hau kontatu ondoren, Santimamiñeko begiraleekin inndusketa egiten hasi ziren eta orkatzaren adarrak, moluskoak eta artzaren hortzaginak ikusi zituzten.
Ondoren, Bera joan ziren eta gero 3D-ko bideo bat ikusi zuten, orduan, kobazulo guztia ikusi zuten.

Hamaiketakoa jan eta Basondora joan ziren. 
Basondon animaliak gaixorik daudenean eta naturara bueltatu ezin direnean eramaten diren tokia da. 
Zer ikasi zuten? Ba, hegaztiek lumak mugitzen zituztenean zarata egiten bazuten ez zirela gaueko hegaztia eta zaratarik egiten ez bazuten gaueko hegaztia zirela. Baita, poltsa bat daukatela kokotean eta hor janaria gordetzen dutela. Gero jan eta hezurrak pilatu eta bota egiten dituztela. Hezurrak aztertzen badituzu badakizu zer jan duen.
Baita, umeak edukiteko garaian orkatz arrei adarrak hasten zaie eta borrokan egiten dute. Irabazten duenak umeak edukitzen ditu emeekin.
Otsoak gizakiengan beldurra daukate.
Amaieran narrazti batzuk ukitu eta etxera bueltatu ziren.

Ezinezkoa da hitzekin adieraztea bertan ikusi eta ikasitakoa.

ARGAZKIAK


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

HH2-3KO IKASLEAK BASERRIKO ANIMALIAK LANTZEN

 HH 2-3ko ikasleak baserriko animaliak lantzen ari dira:astoa, txakurra, katua, ardia, oilarra... Asko gustatzen zaie animaliak lantzea, oso...