2016(e)ko ekainaren 9(a), osteguna

MARKINA-XEMEINGO, BERRIATUKO ETA MUTRIKUKO PUNTISTEK EUSKAL ASTEA TORNEOKO FINALA JOKATUKO DUTE


 Euskal astea torneoko finalak jokatuko dira zapatuan [ekainak 11], Durangoko Ezkurdi pilotalekuan. Final horiek, hain zuzen ere,Xistera zirkuituaren barruan jokatuko diren lehen finalak izango dira. 18:00etan hasita, gazte eta nagusi nagusi mailetako hiru final jokatuko dira, eta bertan Markina-Xemeingo, Berriatuko eta Mutrikuko puntistek parte hartuko dute.
Gaur [ekainak 8] Durangoko udaletxean egin den aurkezpenean eman dira jakitera finalean parte hartuko duten puntistak, eta bertan izan dira Aitziber Irigoras Durangoko alkatea, Ibon Urreisti Xistera Elkarteko presidentea eta Patxi Jauregi Euskadiko Euskal Pilota Federakuntzako presidentea, Izaro Arbe eta Jon Mandiola puntistekin batera.Patxi Jauregi Euskadi Euskal pilota Federakuntzako presidenteak nabarmendu duenez, Xisterako Zirkuituko lehenengo finalaren bataioa Durangon izatea “ohore” bat izango da, “Durango zesta-punta arloan erreferente izan delako beti”.
INFORMAZIO GEHIAGO kLIKATU:HEMEN

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

HH2-3KO IKASLEAK BASERRIKO ANIMALIAK LANTZEN

 HH 2-3ko ikasleak baserriko animaliak lantzen ari dira:astoa, txakurra, katua, ardia, oilarra... Asko gustatzen zaie animaliak lantzea, oso...