2022(e)ko martxoaren 18(a), ostirala

GALTZAGORRI

Galtzagorri elkartea, Euskal eta Haur literaturako elkarte bat, urtero Berriatuko eskolara etortzen da. 

Galtzagorri elkarteak Liburu Ibiltariak Bizkaian (Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin) gauzatzen du.  Eskola txikietara bideratutako liburutegi mugikorra da. Gurpildun kutxa batean euskarazko 150 liburutik gora biltzen dituzte, Haur Literaturako azken nobedaderik onenekin.    

Galtzagorri atzo etorri zen eskolara eta maiatzaren 12raino bertako liburuak eskolatik etxera eramateko aukera izango duzue!


ASKO IRAKURRI ETA GOZATU!!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

HH2-3KO IKASLEAK BASERRIKO ANIMALIAK LANTZEN

 HH 2-3ko ikasleak baserriko animaliak lantzen ari dira:astoa, txakurra, katua, ardia, oilarra... Asko gustatzen zaie animaliak lantzea, oso...