2019(e)ko otsailaren 15(a), ostirala

LH6 KOAK INSPIRA STEAM PROIEKTUAN




Aurtengo ikasturtean, lehenengo hiruhilabetekoan, Inspira Steam proiektua lantzen egon gara.
Neskak eta mutilak banatuta egon gara, neskok Amaia Vacas Bengoetxea, ingeniera elektrikoarekin  landu dugu proiektua, eta mutilak tutorearekin.
Amaia, Aitor eta Arantzarekin gauza asko landu ditugu: emakumeak zientzian, emakumeak historian, lanbideak...
Amaiak bere lana utzi zuen, borondatez guregana etortzeko ezer kobratu gabe.
Steamak zer diren ere ikasi dugu: S: science, T:technology, E: engineering A: arts eta M: Maths.
Azken klasea neskak eta mutilak denok batera egin genuen. Amaiak, pastel bat ekarri zigun , amaiera modura eta horretaz gain, esperimentu txiki bat egin genuen: pila batekin eta alanbre batekin, mugimendua sortzen duen motor bat egin genuen (bideoan ikusgai).

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

HH2-3KO IKASLEAK BASERRIKO ANIMALIAK LANTZEN

 HH 2-3ko ikasleak baserriko animaliak lantzen ari dira:astoa, txakurra, katua, ardia, oilarra... Asko gustatzen zaie animaliak lantzea, oso...