2021(e)ko azaroaren 12(a), ostirala

ARGIA BERRITXUARRA MEA PEAK NEPALEKO MENDIAN


Himalayan dagoen Mera Peak mendia igo du Argia Urrutia berriatuarrak bost emakume osatutako espedizioan.

Everest mendiaren hegoaldean dago Mera Peak (6.476m) mendia, Nepalen. 

Nepal nun dagoen ikusteko klikatu hurrengo loturan

NEPAL MUNDUKO MAPAN

Nahiz eta, Marruecos eta Alpeetako mendietan egona izan, Asiako herrialde horretara joatea

 beti izan du amets Argiak, eta paraje eder haiek ezagutzeko gogoa. Oraingoan, mendihandi

 batera egin duen estreinako espedizioan parte hartzera joan da.

Bost lagunekin joan zen Nepalera, denak emakumeak. Honez gain, bi gida eta 3

porteadore izan dituzte bidai guztian laguntzaile. “Ni nintzen nagusiena, seme-alabak

dituzten amak bi ginen, denok langileak baita, baina nibel handiko kirolariak ziren beste

kideak. Trekkinean gindoazela atentzioa deitzen genuen, bidean gurutzatzen genituen

askok esaten baitziguten ez zeudela ohituta bost emakumez osatutako espedizioa

ikustera” azaldu du berriatuarrak. Hamabost egun egin dituzte Nepalen.


Espedizoko lehen egunak gogorrak izan zirela azaldu du, mendira hurbiltzeko

trekkineko lehen hiru egunak euritan egin zituztelako. Lodge-tara (aterpe) hedu eta

gure arropa sikatzea izaten zen lehentasuna, bertako aterpeak ez dute zerikusirik

hemengokoekin. “Janari aldetik arroza era desberdinetara jateko aukera izaten genuen

egunero, barazki edo lentejakin, eta arraultza ta patatak be gustora jaten genituen.

Fruta faltan botatzen genuen, baina ez zegoen” kontatu digu Argiak. Eguraldi

iragarpenak hala behartuta, bertako girora moldatzeko aldia laburtu behar izan zuten,

gailurra egin ahal izateko aukera izate aldera. Goiko kanpalekura ailegatu zirenean

argitu zen eguraldia (5.800m) eta tontorra lortzen saiatzeko aukera eduki zuten.

Bostetik hiruk lortu zuten tontorrera ailegatzea. Aurreko egunetan elur asko bota zuen,

eta hori dala eta, pare bat espedizio handiren atzetik irtetzea erabaki genuen

goizaldean, espedizio bat 11 errusiarrez osatuta zegoen, eta bestea 8 bat ucranianoz.

Altueraren ajeak nabaritu zituen nire organismoak: buruko mina, zorabioa,… oxigeno

ezaren eraginak. Eguzkiak ere bere presentzia izan zuen Argiangan, aurpegia eta

ezpainak errez.. Han goitik, Manaslu, Everest, Cho Oyu, mendi asko izan genituen

parez pare bistan.

Esperientzia gogorra bezain polita izan dela mendi handi batera egin duen estreinako

espedizioa, zailtasun teknikorik gabekoa izan arren. Himalaya, beste liga bat da!. Oso

nekatuta bueltatu dela dio, baina gustora bizitakoagaz, lan talde ederra sortu

dutelako… eta burua martxan dutela hurrengo urteetara begira.








Nahi baduzue bideo bat ikusi klikatu hurrengo loturan.

ARGIA MEA PEAKen






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

HH2-3KO IKASLEAK BASERRIKO ANIMALIAK LANTZEN

 HH 2-3ko ikasleak baserriko animaliak lantzen ari dira:astoa, txakurra, katua, ardia, oilarra... Asko gustatzen zaie animaliak lantzea, oso...