2021(e)ko azaroaren 19(a), ostirala

LH4koak IKERLARI BIKAINAK

 Lh4ko ikasleak ikerketa lanetan jardun dira beren lehenengo proiektuan. Birus eta bakteria artean murgilduta ibili dira.

Beste batzuren artean,  gure oinetan ea bakteriarik dagoen ikertu dute. Horretarako pauso hauek jarraitu dituzte:

  • Lehenengo ura, gelatina eta azukrearekin nahaste bat prestatu dute eta bi kristalezko ontzietan  banatu dute. Ordu batzuk pasa eta likido hori gogortu egin da.

  • Ondoren ikasle denak korrikan ibili dira oinak izerditzeko. 

  • Gero behatz tarteetan, bastoitxo batekin, izerdia batu dute eta pote bateko gelatinan igurtzi dute.

  • Bigarren poteko gelatinan ez dute ez egin.

  • Bi poteak kaxa baten, ilunetan ipini dituzte eta bost egun pasa eta begiratu dute ea zer gertatu den.

Pote bateko  gelatina gardena dago, ez da ezer gertatu. 

Beste potean, izerdia gelatinan igurtzitakoan,  lizuna  eta bakteriak ugaritu irten  dira eta gelatina (goxo-goxoa, azukrea du eta) jaten hasi dira. Eta… potea irekitzen denean izugarrizko kiratsa usaintzen da.

Esperimentu honekin konprobatu dute gure gorputzeko izerdian  bakteria asko daudela.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

HH2-3KO IKASLEAK BASERRIKO ANIMALIAK LANTZEN

 HH 2-3ko ikasleak baserriko animaliak lantzen ari dira:astoa, txakurra, katua, ardia, oilarra... Asko gustatzen zaie animaliak lantzea, oso...