2019(e)ko martxoaren 29(a), ostirala

MUSIKFEST19



Ondarroako, Lekitioko, Berriatuko, Markina-Xemeingo eta Mutrikuko musika eskoletako ikasleek, zapatuan, Musikfest19 jaialdiaren lehen edizioan parte hartuko dute. Jaialdia, Martxoaren 30an izango da Ondarroan.
Musika eskoletako taldeez gain, beste hainbat taldek ere jaialdiarekin bat egin eta musika lau haizetara zabalduko dute. Besteak beste, Mutrikuko Anaiarte Abesbatza, Lekeitioko Txistulari Taldea, Ondarroako Kantaize Abesbatza, Ondarroako Artelan kultur elkartea eta Ondarroako Txistu Taldekoek ere parte hartuko dute jaialdian. “Denetara,400 edo 500 pertsona batuko ditugu”.

EGITARAUA HAU IZANGO DA:
  • 10:30. Plazagainean, ekitaldiaren aurkezpena.
  • 10:45. Kalejirak herriko auzo guztietan herri ezberdinetako txistulari, trikitilari eta abeslariekin.
  • 12.15. Kalekurutzeko eskaileretan, talde guztien batzea.
  • 12:30. Kofradia Zaharrean, kamara eta abesbatzen saioak.
  • 13:30. Musika eskolako areto nagusian konboen emanaldia.
  • 14:30. Plazagainean, luntxa parte hartzaileentzat.

Resultado de imagen de MUSIKFEST19









iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

HH2-3KO IKASLEAK BASERRIKO ANIMALIAK LANTZEN

 HH 2-3ko ikasleak baserriko animaliak lantzen ari dira:astoa, txakurra, katua, ardia, oilarra... Asko gustatzen zaie animaliak lantzea, oso...