2016(e)ko azaroaren 24(a), osteguna

EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIA EZABATZEKO EGUNA



Bihar, azaroaren 25a, emakumeen kontrako indarkeria ezabatzeko nazioarteko eguna Berriatuko eskolan ere ospatuko da. 
 Mirabal ahizpak, (Patria Mirabal, Minerva Mirabal eta María Teresa Mirabal) Rafael Leónidas Trujillo diktadorearen aurka lan egin zuten hiru dominikar emakume izan ziren. Laugarren ahizpa batek, Belgica Adela "Dedé" izenekoak, ez zuen hain lan aktiboa egin. Haien oroimenez urtero, azaroaren 25an, Emakumeen aurkako Indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Eguna ospatzen da. 
 Ekintza bereziak burutuko dira hiru txoko desberdinetan(mota bakoitzeko bi daude) 10ak inguruan. Sei talde sortuko dituzte ekintzak egiteko orduan eta talde denak egingo dute txokoko jolas edo ariketak. Txokoetara joan eta gero, pankarta batekin, udaletxe aurrera joango dira ikasle eta irakasle denak 12ak inguruan.

Resultado de imagen de emakumeen kontrako indarkeria ezabatzeko eguna

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

HH2-3KO IKASLEAK BASERRIKO ANIMALIAK LANTZEN

 HH 2-3ko ikasleak baserriko animaliak lantzen ari dira:astoa, txakurra, katua, ardia, oilarra... Asko gustatzen zaie animaliak lantzea, oso...