2017(e)ko ekainaren 15(a), osteguna

UDAL FOROA

Ekainaren 8an, udaletxera joan ginen egindako ekintzak azaltzera eta udalari proposamenak eta konpromisoak aurkeztera.

Hauek dira proposamenak:
-Herriko produktu eta ekoizleen zerrenda egitea eta propaganda bidez zabaltzea.
 -Zerrendan sasoikoak direnak adieraztea eta zein lekutan aurkitu ahal diren zehaztea.
 -Herrian bertoko produktuen azoka astean behin antolatzea posiblea den aztertzea.
 -Eskola ortua handitzeko lekua aurkitzea.
 - Urepel plazako putzuan goroldioa agertzen denean putzua garbitzea bainatu ahal izateko.

Gure aldetik hurrengo konpromisoak hartzeko prest gaude:
 -Herriko eta bertoko produktuak erosten eta jaten ahaleginduko gara. 
-Herriko azokan erosi eta udaletxeko propaganda jarraitu.

Dena azaldu ondoren, alkateari galdera batzuk egin eta berak erantzunak eman zizkigun.
Gure proposamenei erantzuna ematen saiatuko zela udaletxea, orainarte egin duen bezela.
Bukaeran hamaiketakoa jan genuen, bertan.

                 ALKATEAK ESAN ZIGUN PROPOSAMEN                                 GEHIENAK BETETZEKO ASMOA DUTELA  

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

HH2-3KO IKASLEAK BASERRIKO ANIMALIAK LANTZEN

 HH 2-3ko ikasleak baserriko animaliak lantzen ari dira:astoa, txakurra, katua, ardia, oilarra... Asko gustatzen zaie animaliak lantzea, oso...