2021(e)ko ekainaren 4(a), ostirala

IKERGUNEA

Azken boladan HHko Ikergunean umeek etxetik ekarritako hainbat fruta haziekin esperimentatzen ari dira, mizpira hezurrak uretan eta lurrean landatu dituzte, albertxikoaren hezurrak lurrean, baita gerezi hezurrak. Beste aguakate hezur  bat lurrean sartu dute ea zer gertatzen den nahi dute ikusi. Ume batek lore hori bat landatuta ekarri du etxetik eskolara Ikergunean ipintzeko.


Baina harrigarriena zera izan da, ume batek lorontzia lurrarekin ekarri zuen etxetik eta baita indiar baltz ale batzuk. Maiatzaren 31 landatu zituzten, handik 5 egunera konturatu ziren ernetzen hasita zeudela,baina hurrengo egunean indiar landarak  ikaragarri hasita zeuden eta egunetik egunera nabaritzen dute nola doan hasten.
Badirudi "Baba magikoen" ipuineko baba landarea dela!!
Ikusi gure Ikerguneko argazkiak.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

HH2-3KO IKASLEAK BASERRIKO ANIMALIAK LANTZEN

 HH 2-3ko ikasleak baserriko animaliak lantzen ari dira:astoa, txakurra, katua, ardia, oilarra... Asko gustatzen zaie animaliak lantzea, oso...