2021(e)ko ekainaren 11(a), ostirala

LH5 NAHASKETA!

Bi esperimentu egin dituzte, bat jakiteko ea nahaste guztiak disolbatzen diren bai edo ez eta bestea estresaren aurkako panpinatxoa da.

Lehen esperimentuan nahasteak egin behar ziren. Orain azalduko dizuegu nola  egin eta zer material behar den: 


MATERIALA


  • Edalontziak

  • Koilaratxoak

  • Janari desberdinak:

  • Kakaoa

  • Ozpina

  • Olioa

  • Esnea

  • Klarionak

  • Dilistak

  • Arroza

  • Gatza


NOLA EGIN


  1. Nahastu bi substantzia edo gehiago eta nahastu.

  2. Begiratu ea disolbatu dauden.


Oso sinplea da.





Bigarren esperimentuan estresaren aurkako panpinatxoa egin behar zen. Orain azalduko dizuet nola egin eta zer material behar den:


MATERIALA

  • Koloretako puxika
  • Irina

  • Hondartzako hodarra

  • Plastikozko botila

  • Inbutu bat

  • Koloretako artilea

  • Artaziak

  • Kola

  • Matxarda txikitxo bat

  • Errotulagailu iraunkorra


NOLA EGIN


  1. Nahastearen neurrietan bi Irina eta bat hondarrarena ongi nahastu, eta inbutuaren laguntzaz, sartu plastikozko botilan.

  2. Puztu puxika eta lotu matxardarekin barruan dagoen airea atera ez dadin. 

  3. Lotu puxikaren ahoa botilaren ahoari, eta kendu matxarda.

  4. Bota botilaren barruko nahastea puxikaren barrura. Nahaste nahiko sartu duzunean, kendu botila, eta, kontu handiz, atera barruan dagoen airea.

  5. Ondoren egin ilea panpinatxoari.

  6. Azkenik margotu aurpegia errotulagailuarekin.

Bukatu duzu!!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

HH2-3KO IKASLEAK BASERRIKO ANIMALIAK LANTZEN

 HH 2-3ko ikasleak baserriko animaliak lantzen ari dira:astoa, txakurra, katua, ardia, oilarra... Asko gustatzen zaie animaliak lantzea, oso...