2021(e)ko ekainaren 4(a), ostirala

IBAIALDE

 IBAIALDE


Astearte honetan, LH1-2-3 geletako ikasleak  errekara joan dira IBAIALDE programako ikerketa lantxo batzuk  egitera.

Erreka ondoko paisaia, flora eta fauna aztertu dituzte. Uraren  fosfatoak, nitratoak, uhertasuna eta ph-a analizatu dituzte eta tenperatura ere neurtu dute. Uraren kalitatea onargarria dela antzeman dute lortutako baloreen emaitzek.

Presa ikustera ere  joan dira eta ohartarazi dira bertatik ubide bat  irtetzen dela Bolineneko errotaraino. Ubide horretatik doan urak errotako harria mugitzen du eta lehen argi indarra lortzeko ere erabiltzen zen.

Bolineneko errota eta lehengo “Argi-indar” zentrala ere ikusi dituzte.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

HH2-3KO IKASLEAK BASERRIKO ANIMALIAK LANTZEN

 HH 2-3ko ikasleak baserriko animaliak lantzen ari dira:astoa, txakurra, katua, ardia, oilarra... Asko gustatzen zaie animaliak lantzea, oso...