2018(e)ko otsailaren 23(a), ostirala

EUSKAL UDALEKUAK

EUSKAL UDALEKUAK

Kaixo lagunak:

2018ko udaldiari hasiera eman berri diegu eta martxoaren 5tik aurrera izena emateko aukera egongo da www.udalekuak.eus web orrialdean.

Zuen gana zuzentzen gara gure udalekuen informazio eta materiala eskura izan dezazuen. Koloretako kartel bat bidaltzen diezuegu eskolako txoko batean ipini dezazuen.

Horrekin batera, zuri beltzean dipitikoak bidaltzen dizkizuegu, nahi izanez gero fotokopiatu eta zuen inguruan banatzeko.

Txandak bete arte zabalik egongo da izen emateko epea. Matxoaren 19an, plaza baino eskaera gehiago dauden txandetan aukeraketa egingo da. Aukeraketan ez dugu zozketa bidez egiten. Hainbat irispide hartzen ditugu kontuan (parekidetasuna, ahalik eta herri gehienetako jendearen parte- hartzea...).

Izena eman dutenen hartean aukeraketa egingo da eta jakinarazpena, aukeratuak izan diren ala ez, apiriaren 16an web orrian jarriko da. Apirilaren 16tik aurrera aukeratuak izan direnei posta arruntez beharrezko informazioa bidaliko zaie.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

HH2-3KO IKASLEAK BASERRIKO ANIMALIAK LANTZEN

 HH 2-3ko ikasleak baserriko animaliak lantzen ari dira:astoa, txakurra, katua, ardia, oilarra... Asko gustatzen zaie animaliak lantzea, oso...