2024(e)ko apirilaren 12(a), ostirala

LH5-6 KOAK OLINPIADETARA DOAZ


 LH5-6koak olinpiadetara doaz apirilaren 19 an. Aurten  Ondarroan izango dira olinpiadak.

Olinpiada hauetan, Lea Artibai eskualdeko LH5 eta 6ko ikasle guztiak batu eta hainbat jolas batera egingo dituzte.

Bi gune nagusitan banatuko dira.

Bat Zaldupe inguruan eta bestea Hondartzan.

EGITARAUA:

Goizeko 9:45etan eskola aurrean autobusa izango da.

10:30etan ikasle bakoitza bere lekuan eta bere taldearekin egongo da

13:30 arte jolas topaketak egingo dira,5.mailakoak Zaldupeko eremuan eta 6. mailakoak hondartzan.

13:30etan denak hondartzan batuko dira eta bazkaldu egingo dute.

14:45 arte denbora librea izango dute , 15 minutu izango dute hondartza garbitzeko (15:00 arte).

15:00etan Itsas aurreko paradan autobusa hartuko dute eta eskolara etorriko dira.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

ipuin kontalaria

Eguaztenean eskola guztiko ikasleak ipuin kontlari batengana joan ziren. Bi txanda egin zituzten, batetik HH2-3-4-5 eta Lh1-2 eta bestetik L...