2019(e)ko apirilaren 5(a), ostirala

LH6KOAK HARRY POTTER LANTZEN

LH6 kook Harry Potterren lehengo liburua irakurri dugu eta gero gaztelanian "Proiecto de Lectura", Harry Potterrreri buruzko ariketak dauden fitxa bat, egin dugu. Astelehen arratsaldetan Kahooten interneteko orrialdean, kapitulo bakoitzari buruzko galderak erantzun ditugu, bikoteka, bakoitzak ordenagailu bat hartuta. Harry Potterren liburuan, Harry, Hogwarts Magia eskolara joan da eta bertan ikasleak lau etxetan banatzen dira: Gryffindor, Ravenclaw, Hufflepuff eta Slytherin. Orduan guk ere pentsatu dugu berdina egitea. Lau taldetan jarri ditugu mahaiak eta talde bakoitzak izen bat hartu du.
 Kahooten irabazten zuenak puntuak lortzen zituen eta Harry Potterren liburuan bezela irakasleak puntuak ematen zizkioten eta kurtso bukaeran puntu gehien zituenak "Copa de las Casas" irabazten zuen.  Guk ere berdina egin dugu eta gure gelan Gryffindorrek irabazi du du liburuan bezela.
Irabazleari gominolaz betetako pote bat eman zion irakasleak.
Plastikan gela guztia apaindu dugu Harry Potterrreko gauzekin. Aparte, gorputz hezkuntzan, Hogwartsen praktikatzen den kirolen jolastu genuen: quidditch. Oso ondo pasa genuen.
Musikan ere, txirulaZ, Harry Potterrren abestia jotzen ari gara.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

HH2-3KO IKASLEAK BASERRIKO ANIMALIAK LANTZEN

 HH 2-3ko ikasleak baserriko animaliak lantzen ari dira:astoa, txakurra, katua, ardia, oilarra... Asko gustatzen zaie animaliak lantzea, oso...