2017(e)ko otsailaren 16(a), osteguna

HEZKUNTZAN ROBOTIKA LANTZEAREN ZERGAITIA

Aurreko ikasturtean saialdiak egin genituen, baina aurten, hasi gara robotika lantzen. 









{GURE PROIEKTUA}

Ordenagailuek gizakion bizitzan izango duten garrantzi handia kontuan harturik, oso inportantea da haur eta gaztetxoak txikitatik programatzen ikasten hastea, beren inguruko gailuak ulertu eta ondo erabiltzen ikasteko. Gutxi barru, ez da nahikoa izango ordenagailuak modu pasiboan eta kontsumitzailean erabiltzen jakitea.

{HEZKUNTZA}

Kode_Eskolaren hezkuntza-helburua, gure haur eta gazteek, gizarteari garrantzi handiko ekarpena eginez, teknologia berriak erabilita sormena eta pentsamendu logikoa garatzea da. Eta horretarako, irudimena abiapuntua dela betiere, programatzen, kodea idazten, erakutsi nahi diegu (Kode_Eskolan, irakurtzen ikasi duten bezala ikasiko dute gure haur eta gazteek programatzen).

{METODOLOGIA}

Taldean eta proiektuen inguruan egingo dute lan ikasleek eta, metodologia sortzaile baten bidez, modu eraginkorrean esku hartuko dute gaztetxoek ikaskuntzan {pentsatu, frogatu, huts egin eta ikasi!}

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

HH2-3KO IKASLEAK BASERRIKO ANIMALIAK LANTZEN

 HH 2-3ko ikasleak baserriko animaliak lantzen ari dira:astoa, txakurra, katua, ardia, oilarra... Asko gustatzen zaie animaliak lantzea, oso...